Erakunde baten arauen multzoa, Erakundearen barne-kudeaketa eta hirugarren interesdunekin ezartzen dituen harremanak arautzen dituena, betiere erabakiak hartzeko eta praktikara eramateko orduan eraginkortasuna bilatuta eta kudeaketaren eta informazioaren gardentasuna eta argitasuna bermatuta.

Gobernantza

Gobernu-organoak

Batzorde Orokorra

Elkartearen organo gorena da, urteko kontuak eta kontseiluaren jarduna onartzeko ahalmena duena.

  • Batzorde Orokorra AECC elkartearen organo gorena da. Bazkide guztiek osatzen dute, Batzorde Probintzialen ordezkaritzaren bidez, eta bazkideak dira modu demokratikoan Presidentea eta Kontseilu Betearazlea hautatzen dituztenak.
  • Batzorde Orokorra ekitaldi bakoitzeko lehen sei hilabeteetan zehar biltzen da Kontseilu Eragilearen kudeaketa, urteko kontuak eta hurrengo ekitaldirako aurrekontua aztertu eta, hala badagokio, onartzeko.
  • Batzorde Orokorrak jarraian adierazitako kideak ditu barne:
    • Elkartearen Kontseilu Betearazleko kideak.
    • Ohorezko bazkideak.
    • Batzorde Probintzial bakoitzeko Kontseilu Betearazle Probintzialeko Presidentea eta beste bi kide.
    • Batzorde Probintzial bakoitzeko ordezkarien kopuru aldakorra, Batzorde Probintzialaren bazkide-kopuruaren araberakoa.
    • Elkartearen Batzorde Orokorrak Kontseilu Betearazlearen kudeaketa, urteko kontuak eta hurrengo ekitaldirako aurrekontua aztertu eta, hala badagokio, onartu egiten ditu.

Kontseilu Nazionala

Elkartearen gobernu-, administrazio- eta ordezkaritza-organoa da.

Batzorde Betearazle Nazionala

Kontseilu Nazionalaren organo eskuordetua, Elkartearen eguneroko lanean eta jardunean agertzen diren gaiak kudeatu eta ebazteko eskumena duena.

Probintzia-mailan

Elkartearen funtzionamendua Batzorde Probintzialen arabera antolatzen da eta, horietako bakoitzak, gutxienez ere Kontseilu Probintzial bat eta Batzorde Eragile Probintzial bat izango ditu.

Arauak

Estatutuak

Elkartearen funtzionamendua arautzen duen testu gorena da, Batzordeak berretsia eta formalki argitaratutakoa.

Kode Etikoa

Elkarteak xedatutako jardunbide egokien kudeaketarako printzipioak arautzen dituen dokumentua da, Elkarte osoan zehar eta kide guztientzat aplikagarria dena. Elkartearen kide berri guztiei jakinarazi behar zaie.