Barne-kontrolerako eredu operatibo eraginkorra, orokorrean onartutako kontrol-arau eta -estandar nagusiekin bat datorrena eta hiru ardatz nagusitan oinarritutakoa: prebenitzea, antzematea eta erantzutea.

Arriskuak

Zaintza
eta Kontrol Organoa

Auditoretza eta Arrisku Batzordea (“CAR” gaztelaniako akronimoaren arabera), Elkartearen kontabilitatea eta finantzak gainbegiratu eta kontrolatzeko funtzio nagusia duena. Arriskuen kudeaketaren, barne-kontrolaren eta gobernu korporatiboaren egokitasuna eta eraginkortasuna bermatzeko ere balio du.

Kudeaketarako Jardunbide
Egokiak Monitorizatzeko Organoa

Etika eta Independentzia Batzordea (“CEI” gaztelaniako akronimoaren arabera), Elkartearen kode etikoa bete dadin bermatzeko funtzio nagusia duena. Etika Batzordeak, halaber, Estatutuen 5. eta 10. artikuluetan aipatutako txostenak prestatzeko eginkizuna du.