Elkarte batean ezarritako protokolo eta prozedura guztien multzoa, legezko arau aplikagarri eta xedatutako barne-politika guztiak betetzen direla bermatzeko xedea duena.

Betetzea

Urteko kontuen
kanpo-auditoretza

Urtero, AECC-ak eta Fundazio Zientifikoak independentzia bermatze aldera norgehiagoka-prozedura baten bidez hautatutako auditoretza-enpresa batek burutzen duen urteko kontuen ebaluazio-prozesu zorrotza igaro behar dute, eta prozesu horren emaitza moduan, auditoretza-enpresak Elkartearen finantza-egoeraren inguruko balorazioa ematen du.

Lealtad Fundazioak
ziurtatutako gardentasun-zigilua

AECC-ak eta Fundazio Zientifikoak Lealtad Fundazioaren zigilua dute, Elkartearen gardentasun-egoera orokorra bi urtean behin berrikusten duena.

Izendapen
eta Ordainsarien Batzordea

Elkartearen mendeko langileen egitura, erantzukizun-postuetara iristeko irizpide orokorrak eta ordainsariak aztertu eta ebaluatzen dituen organoa. Ordainsariak ebaluatzeko orduan, esleitutako lanak eta jarduera-esparru nazionala hartzen ditu kontuan, betiere Kontseilu Nazionalak xedatutako ordainsari-politikaren eta -sistemaren arabera.

Batzorde
Tekniko Nazionala

Elkartearen xedeak betetzearekin lotutako gai zientifiko, tekniko eta osasun-gaien inguruan Elkarteari aholkularitza ematen dion organo iraunkorra.

Zigor-zuzenbidea
betetzeko programa

Argitalpen zain.

Jardueren
memoria

Gure memoriek AECC-ak azken urteotan zehar burututako jardueren zifra eta datu nagusiak biltzen dituzte. AECC-aren helburuak hauek dira: gizarteak minbizia ekidin dezan, gaixotasuna duten pertsonen ondoan egotea prozesu osoan zehar eta guztion etorkizuna hobetzea ikerketaren sustapenari esker.